ARTELEKU

Mediateka

Podcast

Arte ekoizpen feministak: ezagutza prozesuak eta belaunaldien arteko harremanak

Podcast honetan Maider Zilbetik Maria Jose Belbeli egin zion elkarrizketa entzun daiteke. Artelekun 2013ko uztailaren 22tik 24ra bitartean jorratu ziren Arte ekoizpen feministak: ezagutza prozesuak eta belaunaldien arteko harremanak jardunaldien harian egin zion elkarrizketa, Mediatekan.

Maria Jose Belbel Bullejosek bere azken proiektuaz hitz egiten du, beti ere militantzia feminista eta queer-ean urtetan landu duen ibilbideari lotuta.

70eko hamarkadako bigarren erdian Estatu espainolean feminismoaren bigarren uhina sortu zenetik da aktibista feminista Maria Jose Belbel. 

Aldi berean, Euskal Herriko kultura kritikoarekin harreman estua du 70-80 urteez geroztik, eta lotura handia Artelekurekin, bere hastapenetatik.