Maker edo DIY ezaugarriak dauzkan proiektua daukazu? Artisautza ikuspegi berritzaile batetik lantzen duzu? Berziklapena eta teknologia lotzen dituzu zure sormen proiektuetan?
Fabrikazio digitala erabiltzen duzu gauza miragarriak sortzeko? Zerbait erakutsi nahi baduzu Eginzaleak! azokan parte hartzeko gonbitea egiten dizugu. Azaroaren 16an zure proiektuak, sorkuntza lanak, asmakizunak eta diseinuak ikusgai ipintzeko edo zure proposamenak egin ahal izateko leku bat atondu nahi dugu. Azoka Easo kaleko suhiltzaileen egoitza zaharrean egingo dugu, beheko solairuan, haurrentzako tailerrak, janaria eta musika izango dira. Gehiago irakurri
Add comment