ARTELEKU

Event

Festival
16/09 - 17/09/2014

ERTZ#15 Bertze musiken jaialdia

Irailak 16 asteartea
19:00 / Arteleku / kontzertuak
Oier Iruretagoiena
Jean-Luc Guionnet

Irailak 17 asteazkena
19:00 / Arteleku / kontzertua
Oier Iruretagoiena

20:00 / Arteleku / performance
Lotus Edde-Khouri & Jean-Luc Guionnet: Volatil Lambda

 

Jean-Luc Gionnet
www.jeanlucguionnet.eu

Jean Luc Guionnet (Frantzia, 1966), hainbat sorkuntza alorretan (musika, ikusizko arteak, zinea…) aritu arren, bereziki musika elektro-akustikoaren eta inprobisazio askearen alorretan egindako lanarengatik  da ezaguna. Espazio arkitektonikoei eta bertan bizi diren soinuei jartzen dien arreta da bere lanaren ezaugarri nagusienetakoa eta bai saxofoiaren, organoaren, pianoaren eta elektronikaren bidez, berdin musika taldetan , bikote formatuan edo hirukote eta bestelako formatuetan egiten du lan. Jaialdi honen aspaldiko lagun den musikariak Arantzazun egonaldi artistikoa egin ondotik, oraingoan Guionnetek organo kontzertu berezia eskainiko du, espreski santutegiko organoarekin konposatutakoa. Horrez gain Lotus Edde-Khouri dantzariarekin Volatil Lambda izeneko lana aurkeztuko du.

Lotus Edde Khouri
www.lotuseddekhouri.com

Parisen bizi den dantzaria eta koreografoa. Bere lana, dantzaren eta gorputz mugimenduen bidez espazioaren eta denboraren artean sortzen diren komunikazioen inguruko ikerketan oinarritzen da. Geldotasuna denbora nahierara luzatu edo laburtzeko metodo bezala erabiliz, Lotusek guttieneko adierazpenera mugatzen du dantza. Eta leku hortan, kontakizunei, keinuei edo komunikazioari buruzko galderak argitara ateratzen ditu.

Jaialdian bi modutara parte hartuko du: Alde batetik Jean-Luc Guionnet (saxofoia) musikariarekin Volatil Lambda lana aurkeztuko du, eta bertzetik bakarkako saioa egingo du Arantzazuko santutegian.

Oier Iruretagoeiena 
 www.oieria.info

Oier Iruretagoienak (Errenteria, 1988) eskultura, soinua eta testua bezalako euskarri ezberdinetan, eta horien arteko harremanetan garatzen du bere lana. Bere azken soinu lanek jatorrizko iturrien manipulazio minimoa hartu dute oinarri. 2011tik Bilboko Club Le Larraskito espazioaren koordinazioko partaide ere bada.

Add comment

Log in to post comments