ARTELEKU

Ferran Fages

Profile

Ferran Fages

Bartzelona, 1974. Jatorriz gitarrajolea izanik ere, 1998an tresna hontatik urruntzea erabaki nuen, tresna berarekiko eta honekin egindako musikarekiko erreflexio eta birplanteamentu prozesu bat martxan jartzeko. Krisialdi moduko hortan, Morton Feldmanen lanarenganako edo Alvin Lucier-en lanean dauden prozesu eta gertakizun akustikoenganako interesa piztu zitzaidan. Ondorioz, 2003an nere musika planteamenduak estruktura ttiki moduan aurkezten hasi nintzen, a cavall entre dos cavalls – composicions per a guitarra (creative sources, 2004) diskoak erakusten dituen emaitzekin. ERTZ jaialdian aurkeztuko dudan Radi d'or lanak tono laurdeneko afinazioak eta Pure-Data aplikazioarekin egindako sintetizadore bat erabiltzen ditu. Lan hauez gain inprobisazio askearen munduan lan egiten dut, bertzeak bertze Alfredo Costa Monteiro, Ruth Barberán eta Lali Barrière bezalako musikariekin osatu egitasmoetan.

Related

Festival
09/09 - 17/09/2011