Jonas Trueba zine zuzendaria eta gidoilaria da 2010ean bere lehenengo film luzea estreinatu zuen Todas las canciones hablan de mí, eta aurtengo Goya sarietan zuzendari berri onenaren sarirako proposatuta egon da. Kritika eta kronika zinematografikoak idazten ditu El viento sopla donde quiere blogean, eta zineari buruzko liburuen editore gisa ere aritu izan da. Horrez gain, “Miniaturas” izeneko ikus-entzunezko eguneroko pertsonal baten egilea ere bada, non pixela eta efimeroa betiko zine klasikoarekin batera agertzen diren.