Orquesta del Caos-eko eta Música 13 jaialdiko zuzendaria, Nau Côclea plataformaren sortzaile, Académie Internationale de Musique Eléctroacoustique elkarteko kide eta UNESCOko Musika Internazionaleko Kontseiluko International Conference of Electroacoustic Music instituzioaren ohorezko presidentea da.
Entzute handiko instituzio internazionalek emandako hainbat sari jaso ditu bere ibilbidean. Azken urteetan bere pentsamendu artistikoa adieraztera jo du, instalazioaren eta denbora errealeko konputazio gailuen bidez, filosoafiari buruzko erreflexioak eginez, zientziaren historiari buruzkoak, lengoaiaren mugak, etika, bizitza eta inteligentzia artifiziala, robotika eta informazioaren metabolismoa, pertzeptzioaren mugak eta giza-ulermenari buruzkoak.