ARTELEKU

Event

26/12 - 30/12/2011

Ilustratzaile eta idazleen topaketak ARTELEKUN: ilustrazioz osatutako animazio bakarretik abiatuta, lau mikroipuin animatu ezberdinen sorkuntza.

NOIZ ETA NON: 2011ko abenduaren 26tik 30era egun osoz, Artelekun
Arteleku
Kristobaldegi 14
20014 Donostia
ZER:
Proposatutako balizko egoera batetik abiatuta, ilustratzaileek animazio bana egingo dute. Bakoitzak zati bat landuko du. Ondoren, zati guztiak elkartuko dira animazio oso bat sortuz. Ilustratzaile bakoitzari dagokion egoera idatziz pasako zaio tailerra hasi baino lehen behar dituen marrazkiak prestatzeko. Beraz, parte hartuko duten ilustratzaileek animazio bakarra egingo dute denen artean. Ondoren animazio hau idazle/gidoilari/poetei emango zaie, honetan oinarritutako gazteentzako istorio labur bat sortzeko, kontatzeko eta lokuzioa egiteko.
EMAITZA: lau animazio berdin; lau istorio edo mikroipuin desberdin.
IRAKASLEAK:
Oier Gillan, idazlea
José Belmonte, ilustratzailea eta animazio egilea
Isabel Herguera, animazio egilea
METODOLOGIA:
. 26an, goizez, tailerraren aurkezpena eta animazio batzuen proiekzioa. Aukezpen honetara idazle eta ilustratzaileak joango dira.
. 26-27-28an, ilustratzaileek animazioak egingo dituzte.
. 28an, arratsaldez, idazleak etorriko dira animazioaren gainean egin behar duten istorioa lantzen hasteko.
. 29-30ean, idazlan eta lokuzio lanak burutuko dira, baita animazioei azken ukituak eman ere.
. 30ean, bukaeran, tailerrean sortutako lau mikroipuin animatuen proiekzioa gauzatuko da Artelekun bertan.
NORENTZAT:
4 irudigilek eta 4 idazlek hartuko dute parte. Parte hartzeko baldintza orokorrak:
.Parte hartzaileek Euskal Herrikoak izan behar dute.
.Galtzagorri Elkarteko bazkide izatea baloratuko da.
.Irudigileen kasuan, Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea ere kontuan izango da.
.Galtzagorriko bazkide direnek 3 liburu argitaratuak izan behar dituzte gutxienez.
.Galtzagorriko bazkide ez direnek 5 liburu argitaratuak izan beharko dituzte gutxienez.
.Parte hartzaileek animazioaren esparruan esperientzia izatea ere baloratuko da.
ESKAINTZA:
Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epai-mahaiak aukeratzen dituen 8 lagunei. Beraz, beka bana izango dute tailer honen formazioa jaso eta bertan sortuko diren lanak bideratu eta bistaratzeko.
IZEN EMATEA:
.Irudigileek 5 ilustrazio aurkeztu beharko dituzte, publikatuak edo ez. Horrez gain, informatikaren esparruan zein ezagutza duten adierazi beharko dute: zein programa ezagutzen dituzten eta, balute, web gune edo blogaren helbidea eta animazio txiki bat. Mac portatila eta argazki kamera digitala tailerrera ekartzea ere eskatuko zaie, aukera izanez gero.
.Idazleek testu propioen lagin laburrak aurkeztu beharko dituzte (poemak, aforismoak, gidoi laburrak, antzezlan zatiak, narrazio laburrak...), publikatuak edo ez, eta, izango balute, web gune edo blogaren helbidea. Deialdia zabalik dago ezein diziplinatik interesa izan dezakeen edonorentzat, dela idazle, dela gidoilari, poeta...
.Denek:
Curriculuma
NANren kopia bat
Posta elektronikoaren helbidea
Telefono zenbakia
Dokumentazioaren hiru kopia aurkeztu beharko dira eta CD formatuan bidaliko dira Galtzagorri Elkartera:
Zemoria kalea, 25, behea.
20.013 Donostia
EPEAK:
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2011ko abuztuaren 26a izango da.
ANTOLATZAILEAK:
Galtzagorri Elkartea
Gipuzkoako Foru Aldundia
Arteleku
INFORMAZIOA ETA ARGIBIDEAK:
943471487
www.galtzagorri.org

Add comment

Log in to post comments

Information

Coordination

Price

Free