Rafa Berriok bere kantuak Madrileko taberna batean abestu eta jotzen zituen. Jabier Rebollo jendartean zegoen. Biek Bar Vicenten amaitu zuten, musikez hitz egiten eta zine aretoez eta fernet edanez gaua amaitzeko. Orduz geroztik sarri elkartu dira. Artelekun berriz elkartuko dira pixka bat kantatzeko, pixka bat edateko, pelikulen hasiera eta amaierak imajinatzen jarraitzeko.