ARTELEKU

Naroa Pérez

Profile

Naroa Pérez

Argazkigintza ikasketak Donostiako Amaiur eskolan (gaur egun Ivasfot) hasi zituen 2000.urtean. Berandago Diseinu grafikoko ikasketak egin eta Martin y Zentol, barne eta altzari argazkigintzan espezializatutako estudioan lan eginez osatuko du bere heziketa. Bere lan pertsonala laborategiarekin eta formatu erdiarekin lotzen da, 6 x 6, Yashica bifokalekin, ia beti zuri beltzean, nahiz eta koloreak irabazten bukatu. Bere lana hainbat aldizkaritan argitaratu da, hala nola The Balde, Esseté, eta Donostia Aisia argitalpenetan eta beste hainbat erakusketetan erakutsi ditu:  Análisis, Argijolasak eta La Barberia. Pedagogian lizentziatua, argazki eskolak eman ditu.

 

 

Related

Workshop
23/05 - 25/05/2013
Workshop
07/10 - 09/10/2013
Workshop
29/10 - 31/10/2012
Conference
24/10/2013