Ilustratzaile topaketak Artelekun: Ilustratzeko garaian, zinearen aurretiko objektu optikoak erabiltzen
Zer
Zinea sortu baino lehenago, hainbat objektu optikoetan egiten ziren irudien errepikapenaren bitartez lortzen zen mugimenduaren, hiru dimentsioen eta aldaketa sotilen sentsazioa iradokitzea.
Tailer honetan, gure begirada atzera botako dugu. Argitasun-iluntasun efektuak, gain-posizioak, erlaitz eta behatxuloak, transparentzia eta irudien gain-jartzeekin jolasean ilusionismoaren munduan murgilduko gara.
Linterna magikoak, diafanoramak, dioramak, zootropoak, paperezko antzerkitxoak eta honelako beste tramankuluak izango ditugu abiapuntu hainbat ariketa gauzatzeko.
Metodologia
Haur Literatura eta honen ilustrazioa ulertzeko beste modu bat arakatuko dugu beraz tailerrean, garai bateko tramankuluak probestuz.
.Pertsonaien eraikuntza: egun album askotan aurkitzen ditugun pertsonaia lauen arazoari aurre eginez, irudi desplegableak, disko birakariak eta honelako beste tramankulu batzuk garatuko dituzte ilustratzaileek, non pertsonaiei independentzia eta autonomia emango zaien.
.Narrazioaren konfliktoaren eraikuntza: pertsonaien korapiloak aurkitu eta horiek adierazteko modurik egokiena topatzeko ariketak egingo dituzte, diafanoramak, zootropo bandak eta linterna magikoen plakak sortuz.
.Proposamen eszenografikoa: espazio harremanak eta atmosferen eraikuntza landuko da.
Guzti honekin ilustratzaileei album ilustratu bat sortzeko garaian beharrezko dituzten hainbat ezagutza eman nahi dizkiegu. Esperientzia artistiko eta ludikoak lantzearekin batera.
.Zarautzko Photomuseumera bisita bat egingo dugu .
Norentzat
12 irudigilek hartuko dute parte.
Parte hartzeko baldintza orokorrak:
.Parte hartzaileek Euskal Herrikoak izan behar dute.
.Galtzagorri Elkarteko bazkide izatea baloratuko da.
.Euskadiko Ilustratzaileen Elkarteko bazkide izatea ere kontuan izango da.
Eskaintza
Topaketa hauetan formazioa doan eskainiko zaie epai-mahaiak aukeratzen dituen 12 lagunei.
Beraz, beka bana izango dute tailer honen formazioa jaso eta bertan sortuko diren lanak bideratu eta bistaratzeko.
Izen ematea
.Irudigileek pertsonaia bat asmatu eta marraztuta bidali beharko dute.
Horrez gain, honako dokumentazioa igorri beharko dute:
Curriculuma
NANren kopia bat
Posta elektronikoaren helbidea
Telefono zenbakia
Dokumentazioaren hiruna kopia bidali beharko dute CD formatuan helbide honetara: Galtzagorri Elkartera:
Zemoria kalea, 25, behea.
20.013 Donostia
Epeak
Eskaerak aurkezteko azken eguna: 2012ko abuztuaren 24a izango da.
Aukeratutakoei 2012ko irailaren 14rako erantzungo zaie.
Antolatzaileak
Galtzagorri Elkartea
Gipuzkoako Foru Aldundia
Arteleku
Informazio eta argibideak
Add comment