ARTELEKU

Ixiar Rozas

Profile

Ixiar Rozas

Ixiar Rozas (Lasarte-Oria, 1972) idazlea, bideo-sorkuntzen egilea, dramaturgoa eta ikerlaria. Testu praktikatik abiatuta, idazketa luzatzea bilatzen dut: narratiba, poesia, gidoi ikusezinak, pieza eszenikoentzako testuak eta testu kritikoak, hainbat herri eta hizkuntzatan plazaratu diren materialak (Mexiko, Italia, Erresuma Batua, USA, Portugal, Errusia eta Eslovenia). Idazketaren hedaduratik lankidetzan ibili naiz, besteak beste, honako koreografo eta artistekin: Idoia Zabaleta (Gasteiz), Filipa Francisco (Portugal), German Jauregui (Bilbo/Brusela), Estela Lloves (Vigo/Berlin), Maria Muñoz eta Pep Ramis (Girona), Maider Lopez (Donostia), Maite Arroitajauregi (Eibar). Arte Ederretan doktorea (EHU/UPV), HUHEZIko irakaslea (Mondragon Unibertsitatea) eta Azala espazioko lantaldeko kidea naiz egun.