ARTELEKU

News

AUDIOLAB @ Tramontana festival

AUDIOLAB elkarteak apirilan zehar Portugalgo Sao Pedro do Sul herrian ospatzen ari den TRAMONTANA jaialdian parte hartuko hilaren 26an. Hain zuzen, Xabier Erkizia eta Xavier Balderas arduratuko dira elkartearen zenbait egitasmo aurkezteaz. 

TRAMONTANA, Portugalgo zonalde honen ondare inmaterialarekin loturak dituzten dokumentazio, pentsakera eta sorkuntza artistikoei buruzko ekitaldiz osatutako jaialdia da. Jaialdi hau aldiberean, Europa mailako TRAMONTANA sarearen ekitaldien zati da. TRAMONTANA Europako hegoaldeko memoriaren artxiboa osatzeko sarea 2012tik dabil martxan. Frantzia, Portugal eta Italiako sei elkartek osatzen dute, horien artean kasu honetan antolakuntzaren ardura hartu duten Binaural/Nodar elkartea.