ARTELEKU

Asier Zabaleta

Profile

Asier Zabaleta

1972ko ekainaren 3an jaio zen Ezkion (Gipuzkoa). 1994tik 1.999 arte ondorengo konpainietan lan egin du: Arteszena, Adeshoras, Compañía de Vicente Saéz, Hojarasca, Q-ro y cía eta Maskarada.

1999. urtetik 2004. urteraino Suitza-ko Alias konpainiako kide izan da. Talde horrekin, sei antzerki-dantza lanen sortze lanetan eta beste hainbat proiektu paraleloetan ere parte hartu du, hala nola filmak, erakusketak, inprobisazio publikoak, etab.

Zuzendari bezala gaur arte ondorengo lanak taularatu ditu:
"Danada" (1998), "Belaki efektua" (1999), "EGO" (2003) 10MASDANZA Gran Canaria-ko festibalean bakarlanen lehen saria, "EGO-tik" (2004), "Babia" (2005), "LOOK" (2006), "¿Pa que tocas? (2007), "OSTRUKARENZULOA" (2007), "Bihar jaio nintzen" (2008) Madrileko Zertamen koreografikoan hiru sarien irabazle: Centro Coreográfico Galego-ren erresidentzia, Biretarako saria eta AISGE fundazioaren saria dantzari onenarentzat (Eneko Gil-entzat), "ZOO – Pizti trajedunak (2009), "Näo me fales de Freddy Krueger" (2009), "Next in Line" (2010) Chelyabinsk Contemporary Dance Theatre-rentzat eginiko lana Dantza Garaikideko lan onenaren saria Chelyabinsk-eko estatuan (Errusia), "Shopping" Dança Jovem Brasilgo konpainiarentzat eginik olana, "Urrunetik ametsetan" (2010), "Where is my mind" (2011) Fueradeleje taldearentzat eginiko lana, "Act of God" (2011).

Related

Presentation
15/05/2013