ARTELEKU

Sormenari eta sormenerako prozesuei buruz hausnartu eta eztabaidatzeko foro bat sortzeko helburuarekin, Mediatekan ekintza berri bat jarri dugu abian. Saio desberdinen bitartez, sormenera inguratuko gara, bereziki dokumentazioarekin zerikusia duten ildoetara. Hala, artearen munduari lotutako hainbat lagun gonbidatuko ditugu eta, beren esperientziatik abiatuz, eta irakurketa eta material desberdinen laguntzarekin, ideia desberdinak jorratuko dira, betiere gai horien inguruan.

Halaber, espazio berri honek Mediatekako fondoak hainbat ikuspegitatik erakutsiko dizkigu eta, aldi berean, erabiltzaileek beren ibilbidean zehar gune honi eman dizkioten erabilerak.

Oraingoan, Mediatekak Manu Muniategiandikoetxea artistaren lana ezagutzeko aukera eskaintzen dizu. Bere eskutik ikusi ahal izango dira Artelekun eta, bereziki, mediatekan jaso eta garatu zituen sortze- prozesuak, ondoren bere imaginarioari eta artea ulertu eta bizitzeko erari gehituko zizkionak.

Lehenengo saioan, Bergarako artistak Mediatekan eskura dituen materialetatik hasita bere lan prozesua erakutsiko digu, Artelekun egon zen garaian egindako zenbait lan eredutzat erabiliz.

Elkarrizketaren haria eten gabe, bigarren saioan bere lan egiteko prozesu eta moduak praktikan jartzera gonbidatuko ditu tertuliako partaideak, eredu praktiko desberdinen bitartez.

 

 

Add comment

Log in to post comments

Information

Timetable

19:00

Number of participants

12

Attend

Closed