ARTELEKU

Myriam Aizager

Profile

Myriam Aizager

NI NÜZU

Iraupena : 46min
Egilea, soinu-hartzailea eta muntatzailea: Myriam Ayçaguer
Ekoizlea: ARTegia
Nahasketa: Audrey Ginestet
Euskal Herriko herri gehienetan, etxe bakoitzak badu izen bat, betidanik berdina, etxeari eta etxekoei nortasuna ematen diena. Ni nüzü soinuzko dokumentalean, egilea Santagraziko etxalde batetara itzultzen da, bere amonaren etxera, segidarik gabe egon den baserri bat eta non laborantxako lanak geldituak diren iada. Bere mikrofonoekin eta familiaren laguntzarekin, etxe zaharrean eguneroko soinuak grabatzen ditu eta haur denborako soinuen berpizten entseatzen da. Lan honek nahasten ditu soinu horiek eta ahots batzuk – amonarena, ondoko herrietako jakile batzuena – etxe izenei buruz mintzatzeko: zoin da herrietan izen horietaz eginik den erabilera, zoin den bere ustez izen horien esanahia...
Ni nüzü osoa xiberutarrez grabatua izan da; gaztelanierazko azpitituluak dituen bertsioan aurkeztuko da.

Related

Workshop
26/07 - 29/07/2011