OIRSE
Iraupena : 55 min
Zuzendaria: David Arratibel
Ekoizlea: FILMOTIVE
Errealizazioa: Zazpi terdi
Egun hartan, soinu fantasma bat hasi zen soinua egiten neure buruan: soilik nik entzuten nituen ziztu eta txitxarrak, edo beharbada beste norbaitek ere entzungo zituen. Pertsona gehienek bezala, isiltasunari ihes egin nion, nere barrenak ez entzutearren. Isiltasuna, soilik hasiera bait da. Film honetan David Arratibelek akufenoekin edo tinnitusarekin bizitzeak esan nahi duena erakusten digu. Akufenoa inongo kanpoko jatorririk ez duten arren belarrietan entzuten diren soinuek eta kolpeek sortutako fenomeno pertzeptiboa da. Pelikula honek proposatzen duen bilaketak ez du ikuslea sentsibilizatzea, edo arazo honi azalpen zientifikoa bilatzea helburu, beharbada erantzun bakarra ez duten galderak egitea baizik.