Truca Rec erabilitako arroparen birziklatze sortzailean lan egiten duen asoziazioa da; josi, hitz egin, diseinatu, eta, azken finean sortu eta birsortzen duen laborategia. Duela bost urte hasi zen esperientzia autodidakta puntual bezala jantziak kustomizatzen eta gaur egun topaketarako espazio bezela gauzatu da, informazio trukaketarako, bigarren eskuko arroparen zaleentzako, joskintzarako eta transformaziorako trukeko espazio bezala, Bilba zaharreko txoko batean.
Asoziazioak garatzen duen beste jarduera bat musika-tresna esperimentalei aplikatutako birziklapena da, hemendik, maiz, hainbat diziplinaren arteko mugak lausotzen dituzten proiektu hibridoak sortuz, hala nola, "Traposonora, soinu jantziak eta osagarriak" eta "Kalemonsters"saritutako proiektuak