ARTELEKU

Trip

Mediatekako pasiloetan ibilbide mailegatua

Artelekuko mediatekan egingo dudan ibilbidea, bertan mailegatu nituen liburuen bitartez  aurrera eramango dut. Maileguan hartu bakarrik ez, baizik eta hilabetez etxeko apaletan egon ziren liburu horien bitartez egingo diot bisita mediatekari. Beti ere, oroitzapenean oinarrituko naiz,  soilik mediatekaren katalogoa bisitzeko aukera dudanez gero. Motibo ezberdinak zirela eta egon ziren ale ezberdin horiek apaletan, horrek ez du axolarik momento honetan, baina batez ere, ale horiek hor egotearen aukera, mediatekaren aberatasunetako bat zela nabarmendu nahiko nuke. Batzuetan, denbora behar dugulako, liburuak irakurtzeko, liburuak ulertzeko eta liburuen arteko elkarrizketak posible gertatzeko.

Artelekura hurbildu nintzen bigarren aldian, mediatekara sartu nintzen. Mediatekara sartu aurretik, weborrialdean, kontsultatu nahi nituen liburuen erreferentziak paper zati batean jasoak nituen. Harritua nengoen, garai hartan aurrera eramaten ari nintzen ikerketaren inguruko liburuak hemen topatu nituelako. Gainera, topatu bakarrik ez, baizik eta interesa duzun liburu bat hartu eta honetatik tira egiten duzunean, estanterietan zehar egiten duzun ibilbidea ere mediatekaren beste ezaugarri garrantzituenetakoa da, eta hori gertatzeko zorte ona izan nuen lehendabiziko bisitan. Berriz ere, norbanako bakoitzak behar duen denbora hartzen du.

Hortaz, lehen bisita horretan, hurrengo lanak eraman ahal izan nituen etxera.

1.- Architecture and Feminism. Yale Publications on Architecture, 1996. Debra Coleman, Elizabeth Danze, eta Carol Hendersonek editatutako liburua da. 

Eraikitako espazioak gorpuztasunaren ezaugarriak, nortasunak, mugak, esperientziak nola mugatzen dituen adierazten dute idatzi ezberdinetan autoreek. Ildo honetan ere, Beatriz Colominak editore lanak egiten dituen hurrengo erreferentzia kokatuko litzateke:

2.- Sexuality & Space. New York: Princeton Architectural Press, 1992. Artikuluen konpilazioa interesgarria da. Sexudun gorputzaren interpretazioa espazioaren bitartez nola definitzen den azaltzen dute, baita ere sexu praktikak espazioaren eraikuntzaren bitartez nola mugatuak gertatzen diren.

3.- Anne Balsamoren Technologies of the Gendered Body : Reading Cyborg Woman  Durham, North Carolina: Duke University Press, 1997.

Dudarik ez dut egiten, mediateka, erreferentziak gordetzen zituen gela batetatik  artxibo irekiaren ideiara  eta praktikara eramatea urteetako lanaren bitartez aurrera eraman zela. Ezinbestean, Miren Erasoren proiektua izandako hau, irakurleen erabileraren bitartez gauzatzen dela argi geratzen da pasiloetatatik joan etorri bakar batzuk egin ondoren. Bestetik, mediatekan lanean ari diren liburu zainen pazientzia, arreta, informazioa eta beraien lanarekiko interesa ezinbestekoa izan da proiektuak bere bidea modu egokian gauzatu dezan. Esker onak Goretti Arrillaga eta Mikel Alberdiri urteetan aurrera eramandago lanagatik.

 ::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::::: . .

Askotan, nobedadeetara hurbiltzeak berarekin ekartzen duen sorpresa handia zen. Zentzu honetan, bilatu gabe aurkitutako lanen arten, hurrengoak gogoratzen ditut modu berezi batean:

3.-Eloy Fernández Porta Eros : La superproducción de los afectos. Barcelona: Anagrama, 2010.  Irakurtzen inoiz bukatu ez nuen liburua. Kapitalismo kulturala oinarritzat hartuz, sentimenduen, giza harremanen, pasioen eta materiala ez denaren komertzialtasuna etorkizuneko adibideetan, elkarrizketetan, pasarteetan dakartza autoreak.

eta

4.-Mieke Balen Conceptos viajeros en las humanidades: Una guía de viaje. Murcia : Cendeac, 2009. Diziplinen artean ezagutza ahalbidetzen duten kontzeptuek akademiaren muga zurrunak gainditu eta errealitatea aztertzeko zein eraldatzeko baliagarriak diren esperientzia ezberdinez aberasten dira.

Mediatekatik, irakurle moduan maileguan eramandako azkeneko liburuak, 2011. urteko uholdeen aurretik etxeko apalean jasotakoak dira. Urumea ibaiaren urek Artelekuko mediatekaren liburu asko eta ezberdinak ondatu zituzten. Gertakaria izan eta hilabeta batzuk ondoren eraman nituen bueltan hurrengo liburuak mediatekara:

5.- Jose Luis Break zuzendutako Estudios viuales aldizkarikoaren zenbaki ezberdinak. Hauek ere inprimatzeko aukera eskaintzen zuen bere webguneak, baina paperean egotea, ezinbestekoa zen beste liburuekin elkarrizketa posibleak bideratzeko, beraz, hauek ere uretatik libratu ziren.

6.-Joseba Zulaika Crónica de una seducción, el museo Guggenheim Bilbao. Madrid: Nerea, 1997.

7.-Jones, Amelia. The Feminism and Visual Reader. London & New York: Routledge, 2003. Eskuliburuek, askotan lehen begiratu batean, interesgarriak gertatzen ez zaizkigun idatziak dituzte. Beti ere, berritasunaren bila joaten garelako liburuetara, eta sarri, klasikoak eta zaharrak diren artikuluak barneratzen dituzte eskuliburuek. Hala ere, berritasunaren eta liburuetan aurkutzea espero dugunaren inguruan hausnarketa egiteko tresna egokiak dira.

8.-Lucy R. Lippard  The Pink Glass Swan : Selected Essays on Feminist Art. New York: New Press, 1995 lanean, autoreak, artearen kritika feministaren inguruan  hamarkada ezberdinetan aurrera eramandako artikuluak biltzen ditu liburu arroxa, potolo eta arin honetan.

9.- Griselda Pollock, Encounters in the Virtual Feminist Museum: Time, Space and the Archive. London; New York : Routledge, 2007.  Artxiboaren inguruko gogoetari heltzeko interesa piztu zidan honako liburu honek. Nolabait ere, Virutal Femenist Museuma  ikerketarako metodologia ezberdinetan pentsatzera bultzatu ninduen, artxibo irekiaren, subjektibotasunaren aukera ezberdinekin batera.

10.- Boris Groys. Sobre lo nuevo : ensayo de una economía cultura. Valencia: Pre-Textos, 2005.

Seguruena, aipatutako erreferentziak, paperezko euskarria duten lanek, mediatekan emandako orduen, bisiten edota bertan gertatutako elkarrizketen isla ez direla. Baina dudarik gabe, liburuetara bideratzen gaituzte behin eta berriz.