ARTELEKU

Event

06/02 - 07/02/2014

Programa labur modura, proposamen honek lan prozesu baten edo gehiagoren fase ezberdinak azalduko ditu, eta horrela sakonduko da proiektuaren eta emaitzaren artean, diskurtsoaren eta praktikaren artean, barne praktikaren eta praktika publikoaren artean dagoen distantziaren inguruan; eta margen horien arteko eraldaketaren garrantziaren inguruan.

Analphabet Orkestra* izango da landuko den proiektuetako bat: lengoaia berri bat asmatzeko beharretik abiatuta (orain artekoa analfabetoa baita), aldi berean, gorputz beretik, eta beste batzuen ondoan hartzaile eta igorle izateko aukera ematen duen mekanismo bat proposatzen da. Zatikatzea taldean esperimentatzen da eta adimenen malgutasun bat bultzatu nahi du.

(*) Analphabet Orkestra Larraitz Torresen performance bat da, eta aurrez Cascon (CasCo-storefront, Utrecht) eta Marfa Sumerschoolen (Texas) praktikan jarria izan da, beti desberdinak diren konfigurazioetan.

Jarduera hau 2013-2014 Gipuzkoako Artista berrien Programaren parte da.

 

Add comment

Log in to post comments

Information

Teachers

Timetable

(All day)

Price

Free

Notes

Tailerraren ordutegia: Osteguna 16:30-20:00 / Ostirala 11:00-14:00 y 16:00-20:00

Attend

Closed