Mintegia
Reflexiones sobre el sistema (del arte)
Peio Aguirre
Egunak: 2014ko urtarrilaren 16a eta 17a; 16:00etatik 20:00etara (urtarrilaren 16an) eta 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (urtarrilaren 17an)
Mintegi honetan landu nahi dira artista ororentzat edo artearen praxisean inplikatutako ororentzat funtsezkoak diren zenbait gai; autokontzientzia eta erreflexibilitate kritikoa, sistemaren kontzientzia hartzea, profesionalizazioaren paradigmak, instituzioa, merkatua eta galeria sistema, kritikaren zeregina eta komisarioa eta komisarioak arte-instituzio horren osagai gisa ezinbestean onartzea. Ekoizpen artistikoaren bilakaera kapitalismoaren garapenarekin batera gertatu da; beraz, edozein praktika artistiko birpentsatu nahi denean ezinbestekoak dira "lan ez-material edo kognitiboa", "postprodukzioa", "bitartekaritza" eta "ikerketa", eta "globalizazioa" bezalako gaiak. Mintegi honek arte-instituzioaren konplexutasunetan argi egin nahi du, horien ulermena eta kritika sustatuz. Mintegiak parte hartzaileen inplikazio aktiboa lortu nahi du, arte-sistema honen irudi edo errepresentazio bat egiteko.
Peio Aguirre arte kritikaria, komisario independentea eta editorea da.
Barne topaketa publikoa
Analphabet Orkestra
Larraitz Torres
Egunak: 2014ko otsailaren 6 eta 7a
Programa labur modura, proposamen honek lan prozesu baten edo gehiagoren fase ezberdinak azalduko ditu, eta horrela sakonduko da proiektuaren eta emaitzaren artean, diskurtsoaren eta praktikaren artean, barne praktikaren eta praktika publikoaren artean dagoen distantziaren inguruan; eta margen horien arteko eraldaketaren garrantziaren inguruan.
Analphabet Orkestra* izango da landuko den proiektuetako bat: lengoaia berri bat asmatzeko beharretik abiatuta (orain artekoa analfabetoa baita), aldi berean, gorputz beretik, eta beste batzuen ondoan hartzaile eta igorle izateko aukera ematen duen mekanismo bat proposatzen da. Zatikatzea taldean esperimentatzen da eta adimenen malgutasun bat bultzatu nahi du.
Larraitz Torres artista da.
(*) Analphabet Orkestra Larraitz Torresen performance bat da, eta aurrez Cascon (CasCo-storefront, Utrecht) eta Marfa Sumerschoolen (Texas) praktikan jarria izan da, beti desberdinak diren konfigurazioetan.
Add comment