Zinemetan gertatu zen, 2011 urtean, bi filma, bi filma bitxi, bi filma amodioaz, bi filma “abesti etsi bat baitliren”, bi filma leize, horrek dioena dioela. Ion de Sosa eta Rafael Ayuso, Berlinen bata eta Londresen bestea. Gazteago zirenean talde bat izan zuten elkarrekin, musika eta zarata. Zinemagile egin ziren gero eta Europako hiri handietara joan ziren bizitzera, ia guztia posible zen hirietara.
Sesio bikoitza Artelekun Ion de Sosa eta Rafa Ayusorekin, True Love (2011, 73 min.) eta Todas las mañanas (2011, 70 min.) beren filmetako pasarteekin, beren hasierako lanekin, beren etorkizuneko proiektuekin. Etorkizuna… gauza hori. Gauza bitxi hori.
Add comment