ARTELEKU

Tailer honetan, modako marrazkiaren eta ilustrazioaren gaur egungo erabilerak eta praktikak aztertuko ditugu (diseinatzaile baten sorkuntza prozesua; ehunen estanpatuen diseinurako aplikazioak; marrazkiaren praktika eta aplikazioak prentsan; eta abar). Ikastaroa praktikoa izango da, eta  parte-hartzaile bakoitzaren banakako lana modaren sektorearen beharretara  moldatuko da.
Tailerra Arte Ederretako edo Modako ikasle eta lizentziatuei  edo eta ilustratzaile eta marrazkiarekin lan egiten duten artistei zuzendurik dago.

Uztailak  25, 26 eta 30.  09:30.13:30 / 15:00-19:00
Gabriela Muñagorri Mendiola
“Nire marrazkietan etengabe lantzen ditut bateratzea zail diren aurkakoak, elementu figuratiboak eta abstraktuak, kolore-konbinazio zailak, testua eta marrazkia, teknika ezberdinak… buruan collagearen eta geruzen ideia dudala beti. Nire marrazkiak ariketak dira, aurkakoen artean oreka bat sortzeko bidexkak; eta, azken buruan, irudi harmoniko bat sortzen dut, forma txarrak – forma berriak, irudi arraroak. Prestatzen ari naizen aplikazioen artean, gaur egun gehien lantzen ari naizena ehuneko estanpatuen diseinuan marrazkiak nola aplikatu da, bai digitalak bai eskulangintza-teknikakoak.”

Uztailak  26: 15:00-19:00
Nora Izagirre eta Luis Manteiga diseinatzaileek azalduko dute zer lan egiten duten eta bilduma baten sorkuntza prozesuan marrazkiaz nola baliatzen diren.

“Arte Ederretan lizentziatu ondoren hartu nuen modaren bidea. Moda ikasten ari nintzela ezinbestekoa egiten zitzaidan bi munduak nahastea; horrela, jakak koadro moduan pintatu, nire marrazkiak bordatu bihurtu... Eskolako tesian aurkeztutako lanak ere nire marrazkien itzulpenak ziren. Gaur egun, buruan dudana islatzeko eskuaren trazua beharrezkoa zait, honek duen espontaneitatea, intentzioa eta bat-batekotasuna lagungarri”. Nora Izagirre.

“ Look edo jantzi-zirriborroak blokeka irudikatzen ditut, pertsonaiak balira bezala. Fikzio-zientziako pelikula bateko gidoilari baten antzera sortu ohi ditut nire pertsonaiak: planetak sortzen ditut, bakoitza bere giroan; nire munduak edo unibertsoak sortzen ditut eta, nire burua  ez mugatzeko, nola egin aurretiaz erabaki gabe marrazten dut. Behin pertsonaia guztiak ditudanean, erabakitzen dut zer kolore, zer ehun eta zer material erabili, eta piezak patroian edo hainbat teknikaren arabera eskuz egindako piezetan itsasten ditut.” Luis Manteiga

Uztailak  27 eta 28: 09:30-13:3 0.
Zöe Taylor, Moda, marrazkia eta  narrazioa.

Nire asmoa ikusizko ilustrazioak eta historiak marraztea da, baldin eta hauek bizitasun dramatiko bat duten eta, testuinguruak eta giroak anbibalenteak izaten jarraitzen duten.  Nire ilustrazioetan, narrazioaren zentzu bat iradokitzen duten eskenatokietan daude jantzi-zirriborroak. Arropa xehetasunez deskribatzen saiatzen naiz, ehundurak iradokitzen duena maite dut, baina niretzat garrantzizkoena irudiak giro dramatiko eta anbiguo bat islatzea da. Batzuetan, drama barneratuta dago; askotan, pentsamendurik edo larritasunik gabeko aldia bizi duten modeloak edo pertsonaiak erakusten saiatzen naiz. Pelikula klasikoetako fotogramek sortzen duten zirrara kezkagarria maite dut; horregatik egiten dut askotan horien aipamena nire ilustrazioetan.

“Zöeren lana esplorazio bat izan da beti. Neurri batean denboraz kanpokoa, zinema beltzeko pelikulen gisakoa baita ere, dramatismoz josia beti, … misteriotsua eta malenkoniatsua aldi berean.  Zöeren moda-ilustrazioak aldizkaritan eta web gunetan aurkituko ditugu. Ilustrazio horiek azken modaren punta-puntakoak dira, baina Zöeren modeloak, somnanbulu baleude bezala, harat-honat ibiltzen dira  barnealde asmatuetan, zeintzuetako erdia  errealak diren, eta paisaia onirikoak beste erdia. "
-Andrzej Klimowski On Illustration Oberon Books, 2011

Uztailak 27, 19:30ean.
Zoë Taylor-en hitzaldia “Moda, marrazkia eta  narrazioa.”.
Koldo Mitxelena kulturuneko Ekitaldi aretoa

Add comment

Log in to post comments