EHUn arte ederretan lizentziatu ondoren, "Eskulturaren praktika eta muga " doktorego programa egin nuen, baita dantza berriari buruzko ikastaro asko ere, hainbat zentrotan, hala nola Artelekun non aldi batzuk eman ditudan ikasle egoiliar gisa . Nire lanean beti Gorputza eta Marrazkia izan ditut presente hainbat bitarteko direla bide: dantza, performance, bideo edo eskultura.
2004an modaren munduarekin harremanetan jarri nintzen Bartzelonako Felicidad Duce Eskolan irakasle nengoela, eta modaren alorrean erabiltzen den marrazkian eta irudikapenen analisian zentratzen hasi nintzen lana.
2009an, berriro Donostian kokaturik eta Central Saint Martins-en ikastaro bat egin ondoren, nire marrazkiak ehunen gainean aplikatzen hasi nintzen, baita ehunak nire lanaren gai nagusi gisa erabiltzen ere. Kolorea eta Marra. Erakusketa piezak eta Moda edo Barne Diseinurako aplikazioak sortzen. Paraleloan, moda alorrean gertatzen diren irudikapen eta lan prozesuekin loturiko irakaskuntza proiektuetan lan egiten dut.