ARTELEKU

Suggestion

Semiótica 1

Roland Barthesek ohi ez bezalako topaketa bat eragiten du: topaketa bat zeinuarekin, zeina baita oinarria elkartrukearen gizartean (“Elkartruke errealean, abstrakzioa gauza bihurtua izan behar da, sinbolizatua, zeinu jakin baten bitartez mamitua” 3) eta modan (“fenomeno kolektibo bat, berehalakotasunik handienaz ekartzen diguna gure portaerek gizarte izaeratik dutenaren agerpena”).  “Modaren azterketa, orduan, abaguneko arlo bihurtzen da, zentzu sistema bat urratsez urrats berreraikitzeko". “Jantzi idatzia zentzua da zeharo”; nola moda baita jantzia, jantzi deskribatua, moda aztertzea zentzua aztertzea da.

...Esan liteke ezen, “moda, zentzu gisa” agertzeko, hizkuntzalaritzaren tresneria guztia erabiltzean, agerpen hori nahitaez bere kontrako osagarri bihurtzen dela: moda baten gisara ageri da zentzua. Hala, ibilbide osoa egiten da: gizarte batek (elkartrukearenak), zientzia-jainkotu denak (moda, zeinu gisa = zentzuarena), bere gauza-bihurtzea berraurkitzen du bere “objektuan” (moda, zeinu gisa = zentzua).  Tautologia bat dugu aurrez aurre: zeinua zeinuarekin topatzen da: diskurtso zientifikoaren objektibotasuna lehertu egiten da; hizkuntzalaritza –Giza Zientziak deitutakoen ama– ispilu baten aurrean dago; bat-batean, eztanda egiten du zeinuaren ideologemak; bera ere ispiluaren mende dago (aitorpena, identifikazioa, antzekotasuna ezberdintasunaren gainetik), esango dut, horretara geroago itzultzeko, ezen, segurtatzen duela hizketaren logika, zentzuarena, beraz, “Ez al da hizketa, ordena esanguratsu ororen ordezko saihestezina?” (azpimarratua, gurea) idazten du Barthesek; baita ere: “...gurea bezalako gizarte batean, non mitoek eta errituek arrazoi baten moldea hartu duten, hots, azken batean, hizketa baten moldea, giza hizkuntza ez da zentzuaren eredua bakarrik, baita ere da haren funtsa”. 

 

Information

Kristeva Julia, "El Sentido y la Moda". En Semiótica 1 (77 ‐ 115)