ARTELEKU

Mediateka

Podcast

Aimar Arriola, Marginaliari buruz

Podcast honek Aimar Arriolari egindako elkarrizketa bat jasotzen du, non hitz egiten duen Marginalia izeneko bere ikerketa eta ekoizpen proiektuaren hainbat alderdiri buruz. Pepe Espaliú liburutegiaren berrabiatze kritikoaren saiakera bat da, dohaintzan eman baitzion artistak Artelekuri liburutegi hori, hil aurretik, eta Mediatekako funtsen parte da.

Mintzaldiak proiektuaren alderdi orokorrei heltzen die. Alde batetik, sarrera bat egiten du, funts horrek Mediatekaren testuinguruan daukan tokiari buruz, eta elkarlotzen du Artelekun eskuragarri dauden artistari buruzko beste material batzuekin. Izan ere, azken batean, artistari buruzko halako "artxibo" partzial eta desjarraitu moduko bat osatzen dute. Material horien artean, agiri multzo bat azpimarratu behar da (irakurketa oharrak, prentsa ebakinak, postalak eta abar). Agiri horiek, hasiera batean, Pepe Espaliú liburutegiko liburuetako orrien artean zeuden Artelekura iritsi zirenean, eta funtsaren izaera entropikoari eragiten diote.

Beste alde batetik, Aimar Arriolak proiektuaren alderdi metodologikoak azaltzen ditu. Proiektua 2013ko martxoan aurkeztu zuen Artelekun, "artxibo" horretatik abiatuta ekoitzitako arte eta ikerkuntza irakurketa sail batez osatua dagoena.

Lehen podcast honekin, sail bat irekitzen dugu, Mediatekan garatutako hainbat alderdiri helduko diona, zenbait gai hartuta: "artxiboko" politikak, dokumentazio eta kontserbazio estrategiak, edo zentroko programarekin zerikusia duten bestelako gaiak, hala nola "feminismoak" eta "musika esperimentala".