Idazlea eta erakusketetako komisarioa da. Egun New Yorkeko Dia Art Foundation-entzat dihardu lanean, Curatorial Fellow gisa. Irratiari, soinu-arteari eta musika esperimentalari buruzko makina bat saioren egilea da, eta Bomb (AEB), Frieze (EB) eta 20/27 (FR) aldizkarietan idatzi ohi du. Oraingo honetan, irratirako idatzitako bi hitzaldi aurkeztuko ditu: Hacia una resistencia sin cuerpo eta Tanatofonías.