Gorputza desagertzen denean proiektuaren helburua zenbait forma/praktikaren esperimentazioan oinarrituta, diskurtsoa sortzean datza. Praktika horiek testuinguru ezberdinetan garatzea proposatzen du, zalantzan jarriz egungo formatu diskurtsiboen esperimentazioa, performancea argitalpen gisa eta praktika hauek plazaratzea ikuslego berri eta zabalago baten aurrean. Proiektu honek, urtean zehar, hainbat une ikusgarri izango ditu eta bigarren atal honetan, 0 Emanaldia saioa aurkezten du.
0 Emanaldia performancez, hitzaldiz, solasaldiz eta esku-hartzen hornitutako irratsaioa da, aldiberean gertatuko dena STM-ko Laborategian eta irrati libre batean.
Esperientzia prozesual eta ireki honen bitartez, performancearen eremuan objektu immaterialaren eta ikuslearen artean sortzen diren harreman-praktikak eta euren modu presentzialetik kanpo elementu horietako batzuen garapena aktibatzea da, modu diskurtsiboagoen mesedetan. Saio hau proposatzen diren jardueren pertzepzioa horiek gertatzen diren lekutik kanpora deslokalizatzeko saiakera bat da. Nola egon, egon gabe? Soinua desmaterializaziorako bitarteko gisa.
Otsailak 24, 18:00 -21:00.
Azken hamar urteotan, artista, kritikari zein programatzaileak diskurtso-ekoizpenerako baldintza berriak sortzeko aritu dira lanean. Hainbat formatu ezberdin erabiliz (artistekin elkarrizketak, elkarrizketa maratoiak, legoaiari buruzko proiektu kuratorialak, konferentzia-performanceak, eskola eta komunitate kritikoak, Interneteko plataformak, etab.) artearen diskurtsoari loturiko konbentzioak kritikatu eta berritu dira. Gaur egun, ikerketa teoriko eta kritikoari dagokionez gai nagusienetako bat praktika artistikoen dimentsio performatiboa den bitartean, artista askok ez dituzte beti onartzen eurei aplikatzen zaizkien analisi ereduak, eta beraien tresna teoriko propioak eraikitzera jotzen dute, egiten dituzten performance eta programen bidez.
Horregatik erabaki dugu Koadernoen bitartez ildo editorial bat zabaltzea, lanerako elementuak biraktibatu eta gai-gurutzaketa praktikatzeko gogoeta-baliabide bat izan dadin. 0 Koadernoa-n aurrez argitara gabeko bost kolaboraziok: Loreto Martínez-Troncoso, Sandra Cuesta, Ion Munduate, Víctor Iriarte eta Blanca Calvo.
Futuro simple, futuro imperfecto. Espe López eta Txubio Fdz Jáuregui
Ezin genezakeen pentsa honaino iritsiko ginenik,
etorkizun bat genuenik
Bai, baliatu behar zen etorkizun bat genuenik...
Etorkizun sinple bat
edo etorkizun inperfektua
Etorkizuna sinplea izan baitaiteke
edo inperfektua izan daiteke.
Eta geu gara proba begien bistakoa
Etorkizuna sinplea eta inperfektua denarena
"Volando voy
Volando vengo..."
Montevideo (2. bertsioa). Victor Iriarte
Posible al da aldi berean bi lekutan egotea? Teletransportatzea? Ikusgarri eta ikustezin izatea? Kaxa baten barruan desagertu eta milaka kilometrotara azaltzea? Bi pertsona berdin izatea bi leku ezberdinetan? Beste bat izatea?
Koprodukzioa: Mugatxoan 2011/Arteleku-Tabakalera/Serralves eta Artium
Mila esker Blanca Calvo, Ion Munduate, Espe López, Azala, Bulegoa Z/G, Maite Arroitajauregi, Cristina Redondo, Izibene Oñederra, Arantza Heredia eta Natxori.
Otsailak 25, 18:00 -21:00.
Hacia una resistencia sin cuerpo. Manuel Cirauqui
Hacia una resistencia sin cuerpo Gregory Whitehead irrati-dramaturgoarekin izaniko (eta oraindik jarraitzen duen) idatzizko posta-truke bateko albo-ohar luze bat da. Bibliografian barna alderrai ibiltzeko aitzakia gisa eguneroko baten forma erabiliz, konferentzia honek erresistentzia kontzeptua bera eta honek transmisioaren alorrean duen baliozkotasuna eztabaidatzen ditu, transmisioa, kasu honetan, zehazki idazkera ekintza gisa ulertuz. 2011. urteko udazkenean zehar egindako zenbait etxeko- eta kaleko-grabaketek laguntzen dute testuaren irakurketa.
Sirocco. Inazio Escudero
Nekez topa liteke hau baino artista oinarrizkoago, erraz eta bihurriagorik. Egoera publikoak besteontzat bidaia errentagarri bihurtzen ditu. Bere proposamenen itxurazko sinpletasunak sarri norbere baitako autopsia bat (berr)aktibatzen du. Agian gutako batzuek ahaztua genuen hartzea eta kantu batekin iraultzaile izatea. Azken hilabeteotan proiektu berri batean ari da lanean, non prozesu teknologikoak jokaera lurtarrekin batzen dituen. Itxura batean, proposamen hau ez da hain pertsonala eta ohituta gauzkana baino estrukturalagoa da, baina latitude horietatik ere lortu egiten du.
Programazioa: Enrike Hurtado ( IXI software)
Aholkularitza: Oihana Barandiaran etaArturo Tabares (HípikaButroi)
Finantzaketa: Eusko Jaurlaritza
Scripted Smalltalk: a performance. Krõõt Juurak
"Scripted Smalltalk" 60 minutuko performancea da non ikusleak gidoi bateko elkarrizketak irakurtzen ari diren. Gidoia tokiko hizkuntzara itzultzen da. Gidoiaren irakurketak egileak, ikusleekin batera, zuzeneko emankizunak suposatzen duena ulertzeko egiten duen saiakera islatzen du, modu horretan "arrainontzia" deitzen den horretatik ihes eginez, hori baita gertatzen dena ekitaldi parte hartzaile guztietan. Hala ere, elkarrizketek kontrolari men egiteari uko egiten diote eta pentsamendu prozesuak alor azaleko eta lausoetan galtzen da. Egileak gidoiak musika-tarteetan banatzen ditu.
Adibidea:
A: Baina, pentsatzen ari nintzen... zer dira gidoiak?
B: Zer esan nahi duzu, zer diren...?
(etenaldia)
B: jarraitzen dena da!
B: Marmotaren eguna filmean Bill Murrayk egiten duen bezala.
B: Edo Jim Carreyk True man show-en
R: A! Esan nahi duzuna da, nola?
B: Zehazki, hau hori bezala balitz gisan... etorkizunean erabat Neo Matrix-en bezala litzateke, gisa horretako gidoiak bezala, zuk badakizun SCRIPT hori.
A: edo aurreikusi daitekeen herri-antzoki bateko urteko dantza egitaraua bezala.
B: Erabat! hori bertsio ILUNA bezala da.
R: PARTSeko ikasle izatea bezala.
B: Bai, baina onetik ere badu. Badakizu, gauzak aurrera egin dezaten ahalbidetzen duen KAKA moduko bat da.
R: Bai, ona litzateke! Baina, edozein modutan, a ze buruhaustea den orain!
Otsailak 26, 18:00 -21:00.
Tanatofonías. Manuel Cirauqui
Tanatofonías-ek ardura metafisikoak dituen irratsaio faltsu baten itxura hartzen du, eta zenbait pastiche arrazionalistaren lotura lana egiten du. Pieza honi izena ematen dion neologismoak heriotzaren mundua iturri nagusitzat duten soinu-fenomeno guztiak izendatzen ditu. Horiek entzuteko irratia beti izan da eta da tresna sentikorra eta erabilgarria, ouijaren ondorengo elektrikoa. Tanatofonías 1934an Bartzelonan ospatu zen Nazioarteko Espiritista Kongresuari egindako ekarpen berantiarra da.
ENTZUN Tanatofonías
(...continuará) o en el camino o ... Loreto Martínez Troncoso eta Lore Gablierren eskutik
(continuará) o en el camino o ... edo noiz arte? edo... nondik dator hitz egiteko/ esan /nahi izateko) mania hau? Edo... dena esan nahi izatearen poderioz, ezer esan gabe geratzen ote gara? Edo... minez ere kantatzen al da, negar egin ezin denean (?) Eta hitz egiten du(t)en ni hori, ni horiek, nor d(ir)a? Zer diot-e eta zer isiltzen dut-e? Zer diot-e isiltasunaren bidez eta zer isiltzen dut-e hitz eginez. Nor... [–inor ba al da hor?] dago hor? Nori, edo norentzat, hitz egiten dut-e (?) Edo... bakarrizketa egingo dut bakarrik edo elkarrekin egingo dugu bakarrizketa?
oharra: (continuará) o en el camino o ... abian den edizio baten izenburua da. Hiru hitz hartzetik abiatzen den edizioa da: Por el momento sin título, Sans titre pour l'instant eta Finalmente ¿con o sin título? Hitz horiek hartzea, ez hainbeste hautaketa bat bezala, bilduma bat bezala baizik, eta "hitza hartzearen" ekintzari berari buruz gogoeta egiteko eta idazteko aitzakia gisa. Hitz eginez ia hamar urte igaro ostean, egun, nire buruari galdetzen diot nor den, nortzuk diren hitz egiten du(t)en ni hori(ek). Zer dio(t)en eta zer isiltzen du(t)en. Zer dio(t)en isiltasunaren bidez eta zer isiltzen du(t)en hitz eginez.
Espiritismo saio bat bailitzan, esana izan zitekeenean eta daitekeenean, eta isildua izan zenean eta denean, lagun ditudan eta nire baitan bizi diren ahotsak, xuxurlak, oihuak eta isiltasunak deitzea.
Ahora,. Sandra Cuesta
Proiektu honetan landu beharreko materia korapilatutako formen ikerketatik eta sinbolikoki korapilatzearekin lotuta dauden irudien bilaketatik sortzen da;
Entzumena, haizkora, harria, hankak, korapiloa, labirintoa, hestea, (itsasontzia).
Irudiok, idazkera piktografiko eran artikulatuta, aukera eskaintzen dute horietako bakoitzetik garatzen den materialetik abiatuta barne-pentsasmendu ibilbide bat markatzeko, ondoren, euskarri ezberdinetara eraman litekeena objektu gisa, soinu edo marrazki gisa.
Soinua da espazio batek aktibazioa gidatzen duen elementu artikulatzailea. Espazio bakar bat, gailu bat, non soinuaren eta zentzuaren ibilbideak ikusgarri egiten diren. Korapilatzea jario batekin eta kanporantza zuzendua dagoen funtsezko pultsu batekin lotzen da, bigarren pertsonarekin.
Erdigunearen bila egindako/ ibilbidea/ ez da disgregazioa./
Entrenatzea eta kolpatzea/ (soinua) atera arazteko/
Barne tentsioa/eta baieztapen bikoitza bihurtzea:
menderaezina dena oraindik martxan da zure odolean/
(eta hori da zure izatearen eramailea)
Add comment