2004an diplomatu zen Valenceko École Régionale des Beaux-arts-en. Ondoren praktika kuratorialei lotutako ikasketekin jarraitu zuen, Grenobleko École du Magasin-en. Bertan, Un Pas de côté programako antolatzaile-kide izan zen 2006an. Ideologia alternatiboei eta konpromiso politikoari buruzko topaketa programa izan zen eta Simone Forti artista amerikarrari buruzko erakusketa bat ere izan zuen. 2007an, Art conceptuel: une entologie (ed. MIX) liburuaren itzulpena egin zuen kolektiboan parte hartu zuen eta 2008an, Les Chroniques Popescu (ed. BC & compagnie) editatu zuen, Ghenadie Popescu artista moldaviarraren proiektu bat. 2009an Brétigny-ko Centre d'art contemporain-en, Stuttgart-eko Künstlerhaus-en eta Portoko Culturgest-en aurkeztu zen Cornelius Cardew et la liberté de l'écoute erakusketako lau komisarioetako bat izan zen bera. 2008az geroztik, Gentillyko Générateur-en, Parisko eskualdean, komisario gonbidatua da. Han hasi zuen Anne Dreyfusekin batera, 2009ko urrian, frasq-en lehen edizioa, performancearen urteroko topaketa. Topaketa honetaz kanpo egiten diren Générateur-eko edizioen arduradun ere bada. École du Magasin-eko formakuntza programa koordinatzen du 2009az geroztik.