ARTELEKU

Sandra Cuesta

Profile

Sandra Cuesta

Arte Ederretan lizentziatua UPV-EHU-n eskultura espezialitatean. 1999an Mugatxoaneko tailerrak egin zituen La Ribot, Jerôme Bel, Ion Munduate eta Blanca Calvorekin, eta 2010an Marten Spangberg, Inazio Escudero, Itziar Okariz, Xabier Leroy eta Gary Stevensekin batera.
Bere lanaren ardatza zuzeneko egoerak aktibatzea dakarten proiektuetan datza, horiek jarraipen gisa bideo-grabaketa geratzen delarik. 2002 bakarka hasi zen lanean, bere lehen performancearekin Dora Dream (Mugatxoanek ekoiztua) eta horren ostean, La verdad de Dora (Dora Dream), La Otra Mujer ; A long way back (Orden Imaginario#17) eta Ahora (funciona en tu sangre) bideoak egin zituen.
2007an Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Artista Gazteen XLIII. Lehiaketan accesita jaso zuen La presentación bideoagatik. Proiektu hori Larraitz Torresekin batera abiatu zuen Colombina's izenburupean eta honako performance hauetan izan zuen jarraipena: La Presentación II eta La Presentación III; Gasteizko ARTIUMen (Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa), Leongo MUSACen (Gaztela eta Leongo Arte Garaikideko Museoa) eta Madrilgo Casa Encendidan aurkeztuak. 2009an, Colombina's-ek Vecinos, Bandurrias y Guateques dokumentala egin zuen eta 2010ean, Blanca Calvorekin batera, Mugatxoan Hamar dokumentala osatu zuten. Egun, Colombina's-ek musika talde gisa daraman lan egiteko modua, bere ekoizpen artistiko propioarekin uztartzen du.

Related

Meeting
24/02/2012 - 26/02/2013
Festival
09/09 - 17/09/2011