ARTELEKU

Jon Mikel Euba

Profile

Jon Mikel Euba

Bilboko Arte Ederretako Fakultatean eta Artelekun (Donostia) egin zituen arte-ikasketak. Argazkilaritza, bideogintza, marrazketa, performancea eta instalazioak lantzen ditu bere artista-jardunean. Frankfurteko Manifesta IV delakoan, Istanbuleko 2005eko biurtekoan, Veneziakoan eta Koreako Busaneko biurtekoan hartu du parte, besteak beste. Bere performanceak hainbat tokitan erakutsi dira, hala nola, De Appel eta Stedlijk Museum Bureau museoan(Amsterdam) 2008an, Project Arts Centre zentroan(Dublin) 2009an, Valparaíso Intervenciones erakusketan (Txile) 2010ean eta Van Abbe museoan (Eindhoven) 2010ean. Txomin Badiola eta Sergio Prego artistekin batera, lehen Proforma 2010 ekimenaren sortzaile izan zen.