ARTELEKU

Ion Arregi

Profile

Ion Arregi

2004an Euskal herriko Unibertsitatean Arte Ederretan lizentziatu ostean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren beka bat lortu zuen "Elminius modestus" proiektuagatik. 2005ean, Aitor Bengoetxea eta Martin Ferranekin batera, Atoma arte-kolektiboa sortu zuen. Madrid Procesos06 diru-laguntza jaso zuen "KEA" proiektuagatik (2006), eta bakarkako erakusketa bat egin zuen Artelekun (2007). Urte hartan bertan, lehen saria lortu zuen Gipuzkoako Artista Berrien XLII. lehiaketan, eta lehen erakusketa kolektiboetan parte hartzen hasi zen. 2008an, bakarkako lehen erakusketa egin zuen Bilboko Espacio Abisal elkartean (Aimar Arriola izan zen komisarioa). 2009an, lehen saria jaso zuen Generación 09 lehiaketan eta Arte Gaztearen Erakusketan. 2010ean, egonaldia egin zuen Norvegiako NKDale arte-zentroan, eta 2011n, eremuak programarako aukeratu zuten, eta bakarkako erakusketa bat egin zuen Ariz dorretxean, Basaurin. Urte berean, Asier Mendizabal artistak gonbidatuta, Londresko Anthony Reinolds galeriako erakusketa batean hartu zuen parte. 2012an, bakarkako erakusketa bat egin zuen Berlingo Projektraum s/t-n, eta "Resonance and repetition" erakusketa kolektiboan hartu zuen parte New Yorkeko Elizabeth Foundation for Arts galerian.