Filosofian lizentziatua (Deustuko Unibertsitatea) eta Arte Ederretan doktorea(EHU), "Proyecto no concluido para la Alhóndiga de Bilbao. Una propuesta sobre la Estética objetiva de Jorge Oteiza como método de investigación" tesiarekin (gai eta metodologia horiek proiektu dokumental bat egiteko ere erabili zituen). Proiektu horrek eta egiten ari den beste batzuek agerian uzten dute zenbateraino interesatzen zaizkion artearen espezifikotasuna hedatzen duten metodologiak. Helburu horiei dagokienez, zenbait hedabidetan idazten eta argitaratzen du aldian-aldian. Lehenago, musika-ikasketak egin zituen, eta harrezkero, musika konposatzen eta jotzen du.