Sonia Ciriza Labianok (diseinatzaile grafikoa) eta Miguel Ayesa Usechik (eskulturan aditua) sortutako Laboratorio Inclusivo kolektiboa diseinu grafikoaren eta ikusizko komunikazioaren kontzeptua bera zalantzan jarri eta zabaltzeko helburuarekin jaio zen. Egitasmo honen jatorrizko ideia, diseinu editorialaren lanabesak itzultzeko baliagarriak izango diren mekanismoak asmatzean datza. Gerora, eraldaketa hauen bitartez, ikusmen arazoak dituztenei edo itsuei ilustrazioak eta elementu grafikoak dituzten materialengana iristeko erraztasunak bermatuko dizkieten moldaketak sortzeko helburuarekin.
Laboratorio Inclusivo taldea informazioaren diseinuaren, diseinu barneratzailearen edo denontzako diseinuaren alorrean kokatzen da. Ikerketa proiektu grafikoaren zutabe gisara hartzearen apustua egiten du, sorkuntza prozesu guztian diseinatzaile-erabiltzailearen arteko erlazioak modu sakonean landuz.