www.arteleku.net-erako bisita modu anonimoan egiten da. Web orriko zerbitzuetako batzuetarako sarrera izateko, ez beste ezertarako, erabiltzaileek ezinbesteko eta oinarrizko datu pertsonalak eman beharko dituzte, bere borondatez.
www.arteleku.net-en eskatzen diren datu pertsonalen bilketa eta tratamenduaren xedea honakoa da:
- erabiltzailea identifikatzea, arreta pertsonalizatuagoa eskaintzeko eta jardueretan eta webaren zerbitzuan izan dezakeen partaidetza ahalbidetzeko;
- zerbitzu berriak aztertzea eta diseinatzea, erabiltzaileen lehentasunen arabera; eta
- www.arteleku.net orriari, dituen zerbitzuei eta Artelekuren kultur eskaintzari buruzko argibide teknikoak eta informazioa bidaltzea.
Abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak, datu pertsonalak babesteari buruzkoak, bere 9. artikuluan, eta abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuak, datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamendua onartzekoak, ezartzen dutenarekin bat, Artelekuk bermatzen du ezen Artelekun sartzean, Arteleku erabiltzean edota www.arteleku.net orrian erregistratzean erabiltzaileak ematen dituen datu pertsonalak jaso, bildu, tratatu eta erabiltzeko ondoko pribatutasun politika beteko dela:
- erabiltzaileen datu pertsonalei tratamendu konfidentziala emango zaie.
- datu pertsonalen segurtasunerako beharrezkoak diren maila teknikoko eta antolaketa mailako neurriak aplikatuko dira, datu horiek aldatzea, galtzea, baimenik gabe tratatzea edo eskuratzea saihesteko, kontuan harturik betiere teknologia, bildutako datuen izaera eta horiek jasan ditzaketen arriskuak, bai giza jardueratik beretik bai ingurune fisiko edo naturaletik datozenak.
- datu pertsonalak gordeta dauden instalazio, sistema eta fitxategietarako segurtasun neurriak beteko dira, 1720/2007 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.
www.arteleku.net orriaren erabiltzaile-erregistroan jasotzen diren erabiltzaileen datu pertsonalei tratamendu automatizatua ematen zaie, eta datu pertsonalen fitxategi batean sartzen dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ardurapeko fitxategi hau behar bezala erregistratuta dago, “Arteleku” izenaz, Datuak Babesteko Bulegoan.