Naomi Uman Ukrainako herri txiki batera joan zen bizitzera duela 7 urte. Estatu Batuan paperik gabeko etorkin familia baten erretratu kritikoa jasotzen zuen film bat egin ondoren, bere familiak duela 100 urte baino gehiago atzean utzi zuen herrian, Ukranian, etorkin bilakatzea erabaki zuen. Esperientzia honek The Ukrainian Time Machine izenburuapean film zikloa eragin zuen.
Asteazkenean Naomik ziklo honen bi lan aurkeztuko dizkigu hemen: Kalendar ( 16 mm filmazioa, kolorea, mutua, 10 minutu, 2009) egutegi ukrainarrean hilabeteek duten esanahiari buruz datza, eta Videodiary2-1- 2006 datara arte, (bideoa, 84 minutu, 2011) errealizadorearen bizitza intimora garamatzan ikuspegia da, bere mundu berrian deskokatua.
Add comment