ARTELEKU

Jardunaldia

Naomi Uman Ukrainako herri txiki batera joan zen bizitzera duela 7 urte. Estatu Batuan paperik gabeko etorkin familia baten erretratu kritikoa jasotzen zuen film bat egin ondoren, bere familiak duela 100 urte baino gehiago atzean utzi zuen herrian, Ukranian, etorkin bilakatzea erabaki zuen. Esperientzia honek The Ukrainian Time Machine izenburuapean film zikloa eragin zuen.

Asteazkenean Naomik ziklo honen bi lan aurkeztuko dizkigu hemen: Kalendar ( 16 mm filmazioa, kolorea, mutua, 10 minutu, 2009) egutegi ukrainarrean hilabeteek duten esanahiari buruz datza, eta Videodiary2-1- 2006 datara arte, (bideoa, 84 minutu, 2011) errealizadorearen bizitza intimora garamatzan ikuspegia da, bere mundu berrian deskokatua.

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Ordutegia

19:00

Oharrak

Utzailak 19, ostirala, Eskuz egindako zinema eta Sailor's Grave tailerretan garatutako lanen emaitzen aurkezpena izango da.

Etiketak

Erlazioak

Profila
Tailerra
2013/07/08 - 07/22
Tailerra
2013/06/17 - 06/21