Hirugarren Belarria
(Gerraren soinuak)
Soinuek eta musikek gizakiak batzeko duten gaitasuna, erritualtasun publikoarekiko eta honen mutazioekiko interesa edo teknologien garapenak pertzepzio sisteman eragiten dituen aldaketak, amaiera eta xede zehatzik gabeko mintegi honetan behin eta berriz plazaratzen ditugun gaiak dira. Eztabaida hauen azterketan sakontzeko gogoak eta Donostia setiatu eta erre zuteneko bigarren mendeurrenaren harira antolatutako "Bake-hitzarmena" proiektuarekin bat egiteko asmoak bultzatu gaitu Hirugarren Belarriaren edizio honetan auzi militarraren inguruan jardutera, gaiak bere baituen dituen konplexutasun eta bortxa guztia kontutan hartuta.
Gehiago irakurri: http://hirugarrenbelarria.audio-lab.org/es
PROGRAMA
Irailak 10 asteartea / ARTELEKU
17:00 Jardunaldien aurkezpena
17:30 Hitzaldia / Peter Cusack: Leku arriskutsuetako soinuak
19:00 Hitzaldia / Joe Banks: Rorscharch Audio
Irailak 11 asteartezkena / ARTELEKU
18:00 Hitzaldia / Alku: Less Lethal 2. saila
19:00 Hitzaldia / Eduardo Gil Bera: Gerraren jainkosa greziar epikan
Irailak 12 osteguna / Santa Teresa Komentua
18:00 Kontzertua / Khantoria: Bereterretcheren oinatzak
Irailak 12 osteguna / Udal Liburutegi Zaharreko sotoa
19:00 Solasaldia / Ander Berrojalbiz: Artea, artifizioa ezkutatzean datza
20:00 Hitzaldia / Karlos Sanchez Ekiza: "Walkirien garrasiak bezain sutsua zen": Ezpata-dantza Amaya operan
PETER CUSACK
Leku arriskutsuetako soinuak
http://sounds-from-dangerous-places.org/
www.petercusack.org
Zer ikas dezakegu leku arriskutsuez bertako soinuen bitartez?
"Kazetaritza sonikoa" argazki-kazetaritzaren soinuzko baliokidea da. Leku, gertaera eta gai desberdinen dokumentazioan eta eztabaidan soinu-grabaketek jokatzen duten papera ezinbestekoa duen praktika deskribatzen du. Edozein jatorritako soinuak entzuteak leku desberdinen inguruan egin daitekeen ikerketa eta ondorengo kontakizunarenganako hurbilketari buruz kontatzen digun praktika ere bai.
Bere bizitzan zehar egindako zenbait bidairi esker, potentzialki arriskutsuak eta zailak diren lekuak ezagutu ditu. Gehienetan kalte ekologiko larriak jasan dituzte, baina beste batzuk espazio nuklearrak edo gune militarrak dira. Hauetako edozeinetan, arriskuak ez du zuzenean behin-behineko bisitaria kaltetzen; bai ordea, bertan bizi beste erremediorik ez duten bizilagunak, edo gune horiekiko ezartzen diren botere geopolitikoen estrukturen presioa jasaten duten pertsonak. Leku arriskutsuak ikusmenarentzako edo entzumenarentzako erakargarriak izan daitezke, baita ederrak eta gozagarriak ere. Baina batzuetan arriskuaren ezagutza eta arriskuari ematen diogun erantzun estetikoaren artean muturreko dikotomiak sortzen dira, izan arrisku horiek kutsadurarenak edo izan injustizia sozial, militar edo geopolitikoak.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
http://www.youtube.com/watch?v=tTbDe1TBX5k
JOE BANKS
Rorschach Audio
http://rorschachaudio.wordpress.com/
Soinuzko grabaketak egiteko teknologia zaharrena ez da makina bat, hizkuntza idatzia baizik...
Zerk lotzen ditu Leonardo da Vinci eta Dick Whittington, BBCren monitorizazio zerbitzua eta The Clash punk taldea, inteligentzia militarrak gerra garaietan egindako ikerketak, ikusizko arteen teoriak, borrokak kudeatzeko sistemak, izpiritualismoa, irratia, soinuzko teknologiak eta gaizkileen lekukotasunak?
Ze paper jokatzen dute JG Ballard, Osama bin Laden, William Burroughs, Jean Cocteau, Richard Dawkins, Jean Genet, Adolf Hitler, William Hogarth, Victor Hugo, Joe Meek, Pío XII, Primo Levi, Raymond Roussel idazle proto-surrealista, Derek Bentley gaizkile nerabea, Sigmund Freud edo Louis Albert Necker kristalografoa bezalako pertsonaiek giza pertzeptzioaren misterioak argitzeari buruz hitz egiteko orduan?
Rorschach Audio hitzaldian, Joe Banks-ek anbiguetate psikoakustikoen arteak eta zientziak aztertzen ditu. Erdizka detektibe istoria, erdizka kulturaren eta artearen kritika, Rorscharch Audiok orain arte ezezagunegi eta aldiberean harrigarriak diren fenomeno pertzeptibo eta politikoak ezagutarazi nahi ditu.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
ALKU
Less lethal 2. atala: Musikan txertatutako limurtze subliminala
http://alkualkualkualkualkualkualkualkualkualku.org
Less Lethal 1999aren inguruan garatzen hasi zen ALKUren egitasmo kolektibo baten izena da. 2007an argitaratu zen lehen atala, "Audio Warfare and Crowd Control Studies" izenpean. Lan honek, gerraren testuinguruan musika komertzialen erabilerari halako begirada historiko-sarkastikoa egin nahi izan zion eta Pau Paulunen saiakera batez gain, Carlos Giffoni, Dave Phillips, Francisco López, Gæoudjiparl van den Dobbelsteen, Justice Yeldham, Lasse Marhaug, Mark Fell, Powerbooks for Peace, Torturing Nurse, Weasel Walter eta Zbigniew Karkowskiren piezekin osatu zen. 2013an, egitasmo honek atal berri bat aurkeztu du, musikan txertatutako limurtze subliminalaren gaia abiapuntutzat hartuz eta Antoine Chessex, Batch Totem, Dave Phillips, Florian Hecker, Gert-Jan Prins, Gijs Gieskes, Government Alpha, John Wiese, KK Null, Kotra, Mark Fell, Rubén Patiño, The Bran Flakes eta Wobbly artisten lanekin.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
EDUARDO GIL-BERA
"Gerraren jainkosa antzinako greziar epikan"
Mitologia indoeuropearrean garrantzia ukaezina izan arren, gerraren jainkosa ez dugu antzinako greziar epikaren pertsonaien zerrenda luzean behar bezala ezagutu. Berez nahikoa deigarria den gertaera hau are deigarriagoa bihurtzen da gerra, poesia homerikoaren zutabe, grabitate-zentro eta kontakizunaren motore dela jakinik, eta aldiberean poesia homerikoa mendebaldeko literaturaren jatorrizko eredu izan dela onartu ezkero. Hitzaldi honek gerraren jainkosaren profilarenganako hurbilketa ariketa bat izan nahi du, bai greziar epikan bai mitologian, ikuspegi narratologiko nahiz filologikotik. Baita interpretazio musikalaren, oihu sakrifizialaren eta olerki homerikoen dantzen presentzien errepasoa ere.
Emaitza gisara, argi dago gerraren jainkosaren papera, konposizioan, kantuan, sorkuntza poetikoan edo teknika narratiboan ezinbestekoa eta erabakigarria izateaz gain, poeta-kantariaren talentuaren benetazko froga-harria dela.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
KARLOS SÁNCHEZ EKIZA
"Walkirien garrasia bezain sutsua zen": Amaya operako ezpata-dantza.
Hamar urteko lanaren ondoren, Guridi maisuak 1920ko maiatzaren 22an estreinatu zuen Bilboko Coliseo Albian Amaya opera. Estetika wagneriarrean oinarritutako lan honek Erdi Aroan girotutako epopeia bat kontatzen du, Euskal Herrian Kristatutasunaren eta Paganotasunaren arteko lehia irudikatuz. Zalantzarik gabe, operako unerik garrantzitsuenetako bat Ezpata-dantza du: maisuaren orkestrazio zoragarriaren laguntzaz, dantza tradizional honen gainean eraikitako koreografia.
Idazle erromantikoek mundu klasikotik berpiztuarazitako antzinako euskaldunei buruzko mitoak hain modu bizi eta aproposean irudikatzen dituen koreografia ezagun hau sarri antzesten da gaur egun ere.
Hitzaldi honetan, euskal ezpata-dantzaren mito zaharrak eta hauen transmisio erromantikoa, dantza honek euskal abertzaletasunaren lehen urratsetan izandako garrantzia eta garai hartako musikaren beste hainbat bitxikeria aztertuko ditugu, musikak eta dantzak, eskenatokiaren gainean bada ere, ametsak zehazteko eta gauzatzeko tresna ezinhobeak direla ulertzeko helburuz.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
ARS EST CELARE ARTEM
Lehen zatia: Bereterretchen oinatzak (kontzertua; 45 min.)
KHANTORIA: Ander Berrojalbiz – biolina, Maider López – biola, Virginia Gonzalo – erdi aroko organettoa eta ahotsa.
Bigarren zatia: Artea artifizioa gordetzean datza (hitzaldi-solasaldia; 45 min.)
Hizlaria: Ander Berrojalbiz
Add comment