Taller teorikoa eta praktikoa. Arte eta sorkuntza-praktika garaikideei buruz antolatzen den MID_E nazioarteko erakusketaren hamargarren edizioko MID_E Studio 012 programaren osagaietako bat da.
Komunikazio digitalari esker, artistek eta sortzaileek beren lana erakutsi eta besteen eskura jar dezakete; hartara, komunikazio digitalak galerien eta museoen ohiko zeregina osatzen du.
Komunikazio digitalak artearen zabalkunderako kanalak ireki ditu, eta baita ekoizpeneko eta publikoaren eta obraren arteko harremanetako eredu berriak ere: sorkuntzako, komunikazioko eta merkataritzako bide berriak, malgutasunean, berehalakotasunean eta elkarreraginean oinarrituak. Berezko gaitasun horiei eta horien zabalkunde geldiezinari esker, bitarteko oso baliagarria da sare digitala, baina norabiderik gabekoa izan daiteke baita ere, non eta ez diren haren kode eta tresna nagusiak ezagutzen.
Marka identitatean eta eduki digitaletan aditu Inmaculada Urreak gidatuta, tailer honetan bi gai nagusi landuko dira, hau da, marka identitatea eta sare sozialak, eta gako garrantzitsuak emango dira jakiteko nola lortu sareko komunikazio eraginkor bat, era askotako arte eta sorkuntza proiektutan (arte plastikoak eta ikus-entzunezkoak, moda, arte eszenikoak) aplikatzeko modukoa.
Tailer honen bidez jarraipena emango zaio Colectivo YOX-ek 2003ko urtean hasi zuen arte gaietako hezkuntza programen ibilbideari. Jarraipen honetan, sorkuntza garaikidea - komunikazio digitala kontzeptu orokorra abiapuntutzat hartuta, saio batzuk eskainiko zaizkie binomio horrekin lotura duten profesionalei, beren ikuspuntuak adostu ditzaten eta binomio horrek gaur egungo artean duen eragin geldiezinari buruz gehiago jakin eta eztabaida dezaten.
Gehitu iruzkina