Adrian Cuervo arte ederretan lizentziatua da; horrez gain, artista eta ikus-entzunezko performanceari aplikatutako teknologia berrien ikerlaria ere bada. Keinu interfaze bitartez proiektatutako irudien kontrolean espezializatuta dago. Nazioarteko hainbat arte zentrotan eta irudien arteari buruzko jaialditan obrak aurkeztu eta parte hartu du; arte eta teknologia berrien hainbat sari irabazi ditu baita ere. Madrilgo Unstable Society eta Mademotion kolektiboen fundatzaileetako bat da.