Feministaldia 2014
Bideo tailerra
Irudikapen zinematografiko eta ikusizkoak homogeneizatu eta normatibizatu egin dituzte gorputz guneak. Hala, gertatzen da badaudela gorputzeko leku batzuk kultur ekoizpen tradizionalenean existitzen ez direnak, eta haien ikusezintasunak galarazi egiten die enuntziaziorako gune posible moduan funtzionatzea. Gune estigmatizatu horiek, testuingururik gabeak eta estatikoak, elkarrekintzarako aukerarik ere ez daukate.
Tailer hau saiatuko da aztertzen gutako bakoitzak, hartara gorputz hegemoniko normatibozko sistema bat legitimatuz, ezkutatzen duen munstrokeria. Tailerrean bilatuko da talde moduan ikusizko irudikapenak eta buru-irudikapenak baimendu gabeko gorputz guneen bideo katalogo bat osatzea. Lotsak berak ikusezin bihurtutako gorputz guneen erregistroaren bidez, ikus-entzunezko ekoizpenak egingo dira absentzia hori agentzia bihurtzeko.
Materiala low-fizko gailuez ekoitziko da, eta emaitza tailerrean editatuko da software libreaz.
Ez da aurretiko ezagutzarik behar.
Gehitu iruzkina