ARTELEKU

Jardunaldia

Topaketa
2012/08/01 - 08/05

AUSKAL MUTURREKO MUSIKA t(r)o(n)paketek gure geografiako hainbat sortzailek soinuaren inguruan jorratzen duten zenbait ideia, egitasmo eta lanentzako topaleku eta gehienbat eztabaidarako leku izan nahi dute.
Egiten duguna ez da muturrekoa, ezta hain auskalokoa eta akaso ezta musika ere.
Hortaz, gure helburua EZ da norbaitek "eszena" bezala definitu nahiko lukeen gisako zeozerren inguruko ikuspegi bat ematea, eta hain zuzen horregatik, erabili dugu izen hori, mitifikatu baino desmitifikatzeko helburuarekin eta sarkasmo puntu batekin.
Helburu nagusi bakarra, zentralizatzailea baino, foro aldakor eta behin-behineko bat sortzea da, eztabaidarako, hizketarako eta geure lanak zalantzan jartzeko balioko duena.

AMMMRB#III bere burua, bi fasetan antolatu zuen ekitaldia izan zen: 
a) Lehen fase batean IGUA posta zerrendan eta MRB|AMM blogen bidez.
b) Behin Artelekun, modu naturalean antolatu ginen partehartzaile guztiok, topaketak iraun zuen 5 egunetan zehar lanak behar bezala banatuz.

Inork ez zuen dirurik jaso parte hartzeagatik, baina janaria, edaria eta lo egiteko lekua eskaini zitzaion hurbildutako guztiari. Erosketak egiteko eta posterrak inprimatzeko dirua (1.500 euro) Audiolab elkarteak jarri zuen, Artelekuk lekua eskaini zuen eta posterrak June Crespok diseinatu zituen.


Parte hartzaileak:
Inazio Escudero, Tzesne, Joseba Irazoki, Jon Mantxi, Loty Negarti, Mattin, June Crespo, Amaia Estanga, Terri Florido, Oier IA, Xabier Erkizia, Mischa Canibal, Héctor Rey, Iñigo Telletxea, Juanjo Aranguren, Asier Gogortza, Miguel A. García, Jesús Arpal, Gelen Alcántara, Elena Aitzkoa, Alex Mendizabal, Ainara Legardon, Leire Ugalde, Ebi Soria, Oier Etxeberria, Oihana Garro, Oier Villar, Detriktus Aranburu, Jose Luis Espejo, Iván Gómez, Linda Valdés, Aimar Arriola, Idoia Zabaleta, Jorge Nuñez, Itziar Markiegi, Alba Burgos, Natalia Vegas, Andrés Doñate, Sarah Rasines, Esteban eta Dario Malventi (Kaxilda), Ixiar Rozas, Asier Mendizabal, Paralux, Reyes Oteo, Peio Agirre, Yolanda Uriz, Mikel R. Nieto, Alberto López, Iker Albisu, Myriam Aizager, Laurentx Pommier, Iban Urizar, Miren Jaio, Xabier Arakistain, Sahatsa Jauregi, Juan Manuel Uria, Aitor Alzola Molina…

Informazio gehiagorako: http://blogs.arteleku.net/mrbe/?cat=50

......

KORAPIRUÑAK "Jendea bildu eta gauzak gertatzen dira"

#01_asteazkena

- 11:00 Iritsiera
- 12:30 Aurkezpena eta egitarauaren aurreikuspena.
- 14:00 Bazkaria
- 15:00 Borobilaren desokupazioa: JUANJO ARANGUREN eta ANDRES DE OÑATE rekin tertulia, 90.hamarkadako haurren estética heziketako lantegien gainean. (Kafea, kopa eta puroak)
- 18:00 Kontzertua: SARAH RASINES
- 18:30 Kontzertua: JANA JAN
- 19:00 Performance: JELETON
- 20:00 Kontzertua: ELBIS REVER
- 21:00 Afaria
- 22:00 Proiekzioa: "Journey to the North Pole" (Hanne Boenisch, 1971). Cornelius Cardew eta la Scratch Orchestra (In English) buruzko filma. Ondotik solasaldia.

#02_osteguna

- 11:00 Zentzumen ibilaldia.
- 12:30 Mahai-ingurua: Soinu artxiboei buruz: ArtoArtian, archive.org, liburutegiak e.a. XABIER ERKIZIA, JOSE LUIS ESPEJO, GELEN ALCANTARA, AIMAR ARRIOLA...
- 14:00 Bazkaria
- 15:00 Hitzaspertua (kafea, puroak eta likoreekin): Kontaketak eta remix-a DJ Donosti-Sound (1995-2005etan) kulturaren inguruan.
- 18:00 Kontzertua: MIGUEL A. GARCIA
- 18:30 Kontzertua: HECTOR REY
- 19:00 LOTY NEGARTI & TZESNE: Berrerabilitako eta bertsotutako errezitaldia.
- 21:00 Afaria
- 22:00 80ko eta 90 hasierako erreportai eta bideo dokumentalen proiekzioa eta solasaldia DETRITUSekin.

#03_ostirala

- 10:00 Asanblea
- 11:00 Hitzaldia: Krisia eta Borroka sozialak.
- 13:00 Kontzertua: REYES OTEO Callorynchus callorhyncus. L. + Aperitivo de la huerta pa tus orejas
- 14:00 Bazkaria
- 16.00 INPROBISAZIO TXAPELKETA NAGUSIA Lehen eta bigarren kanporaketak
- 21:00 Afaria
- 22:30 Kontzertua: MIGUEL A. GARCIA & XABIER ERKIZIA
- 23:00 Proiekzioak: PARALUX
- 23:30 Kontzertua: ALEX MENDIZABAL

#04_larunbata

- 10:00 Asanblea
- 11:00 Hitzaldia: Kontzeptua eta esperientzia alor desberdinetan: praktika koreografikoak: DOIA ZABALETA, ASIER MENDIZABAL, AIMAR ARRIOLA, MIREN JAIO, MATTIN, IXIAR ROZAS…
- 13:00 Kontzertua: JOSEBA IRAZOKI
- 14:00 Bazkaria
- 17:00 INPROBISAZIO TXAPELKETA NAGUSIA: Final Nagusia.
- 19:00 Performance: IDOIA ZABALETA
- 21:00 Kontzertua: BILLY BAO
- 22:00 Afaria
- 23:00 Kontzertua: MIKEL R. NIETO
- 00:00 Kontzertua: KAKOTUNK GEOACUSTICA

#05_igandea

- 11:00 Fanzinea editatzeko bilera.
- 14:00 Bazkaria
- 16:00 Bilketa eta garbiketa
- 17:00 Eskorbutoren Anti-Todoren entzunaldi kolektiboa
- 18:00 Jardunaldien bukaera.

 

Gehitu iruzkina

Saioa hasi iruzkinak idazteko

Informazioa

Idioma

Castellano
Euskera
Inglés