ARTELEKU

Berria

Arteleku.net berria

Arteleku-k etorkizuneko beharretara irekitako eta teknologia berriei egokitutako web-orri berria estreinatzen du, funtzionaltasun eta sail berriekin. Erabiltzaileai zuzendutako web gune berri bat.
Arteleku.net, zentroaren online luzapena izango da, bere zerbitzuen eta edukien luzapena, erabiltzaileen kolaboraziora irekia.

Arteleku.net berriaren barne honako ezaugarriak nabarmentzen dira:

  • Diseinu grafiko berria, garbiagoa eta argiagoa.
  • Orrialdea, tamainara eta pantailaren orientaziora moldatzeko modukoa da. Smartphone edo tablet bidez kontsultatzeko aukera ematen du.
  • Erabiltzaileentzako harpidetza publikoko sistema.
  • Tramiteak online egiteko aukera, adibidez, tailerretan parte hartzeko izen emateak edo zerbitzuen eskaera.
  • Mediatekaren espazio berria, eduki espezifikoekin eta podcasts-programa batekin.

Orrialde berri honen inplementazio prozesua 2 fasetan diseinatu da. Lehenean, oinarrizko funtzioak eta lehen edukiak inplementatu dira. Bigarren faseak, hemendik aurrera abian jarriko denak, aurreko orrialdeen web artxiboa  eta Arteleku-ren artxiboaren prozesatzea dakartza. Bitartean, 2012aren aurreko eduki guztiak  Arteleku-ko orrialde zaharraren bidez kontsulta daitezke, ondorengo helbidean: http://old.arteleku.net

Etiketak