ARTELEKU

Mediateka

Podcast

Artxiboa eta soinu artea

Podcastak lau elkarrizketa jasotzen ditu. Artelekun 2012ko abenduan izandako “Musika dokumentazioa eta soinuzko praktika berriak” izeneko jardunaldiak zirela-eta egin ziren. Hauek dira elkarrizketatuak: Arianne Vanrell, Reina Sofía museoko Zaharberritze Departamentuko zaharberritzailea; Miguel Álvarez-Fernández, musikagilea, soinu-artista, musikologoa eta komisarioa; Lino García Morales, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Ikus-entzunezko Ingeniaritzako eta Komunikazioetako Departamentuko irakaslea, eta JoséLuis Maire, AEDOMeko lehendakariordea (Espainiako Musika-Dokumentazio Elkartea) eta musikologoa.  

Beren hitzen bitartez, soinu-artea bezain izen iheskor bati dagokionez, artxiboaren sailkatze gaitasunaren alde onak eta txarrak aurkezten dituzte.  Horrek berekin dakartza zenbait arazo, halako lanen kontserbazioak berez dituenak, baita ere <zerk izan behar du artxibo batekoa “izaera esplizituz”> galderaren mugei edo hausnarketari lotuta dauden beste batzuk. Azkenik, gaur egungo soinu-artearen artxibo batzuen zenbait adibide ematen dituzte, edo horien inguruko hezkuntza eredu batzuenak, zeintzuei esker berriro zalantzan jar baitaitezke artxiboaren berezko narrazio horren mugak eta erabilera.

Podcastaren barruan dago grabazio binaural bat ere, 2012ko apirilean egina, AM&COren bjs#FKNcs piezarena, aldi baterako instalatuta egon baitzen Madrilgo Mataderoko Espezieen Gordailuan. Pieza horren soinuzko dokumentazio bakarra da, partez suntsitua gertatu baitzen instalatuta egon zen bitartean. Audio hori sartuta, asmoa da, era berean, topaketa haietan aipatutako kontserbazio eta artxibo kontuetako batzuk erakustea.