ARTELEKU

Azucena Vieites

Profila

Azucena Vieites

(Hernani, 1967) Artista. Egiten duen lanaz gaur egungo ikusizko kulturara hurbildu nahi du, marrazki edo collagearen bidez. Banakako hainbat erakusketa egin ditu, Tableau vivant  (Reina Sofía Museoa, Madril, 2013) eta Fundido encadenado-Break You Nice (MUSAC,  Leon, 2012) besteak beste. Kolaboratu duen proiektuak ere badira, esaterako Dig Me Out (www.digmeout.org) deitua edo Estatuko Jardunaldi Feministak (Granada, 2009). Irakasle elkartua da Salamancako Unibertsitateko Arte Ederren Fakultatean. 1994an, artearen eta feminismoaren artean proposamenak garatzeko Erreakzioa-Reacción ekimenaren fundatzailekidea izan zen.