ARTELEKU

Bart Hess

Profila

Bart Hess

Holanda. Artista plastiko eta ikusizkoa, artearen eta publizitate komunikazioaren eremuetan lan egiten duena. Animazioa, bideoa, argazkigintza, esku-hartze plastikoa (materialak, protesiak) eta moda hartzen ditu giza forma esploratzeko eta gorputzaren imagineria propioa proiektatzeko.

Lucy McRae bezalako artistekin eta Walter Van Beirendonck eta Iris Van Herpen bezalako moda diseinatzaileekin lan egin du, itzal handiko marka eta medioekin. Belgika, Frantzia, Holanda, Italia, Erresuma Batua eta Taiwan bezalako herrialdeetan egin ditu erakusketak, eta nazioarteko zentroetan zenbait tailer eman ditu giza formari buruzko esperimentazio artistikoan oinarrituta