ARTELEKU

Enrico l’Abbate

Profila

Enrico l’Abbate

(Pisa, Italia 1977), Arkitektura diplomaduna eta antzerki performancean espezializatua. Nikolais teknikaren inguruko gorputz eta dantza ikastaroak egin ditu 2004az geroztik. Simona Bucci-rekin elkarlanean jardun du "Boxville" lanean, baita gaur egungo beste zenbait zuzendari eta koreograforekin ere, hala nola C. Carlson, D. Mercy, R. Giordano, S. Buirge, D. Dupuy, V. Sieni, S. Wei eta matanikola izeneko bikotea. Performer gisa parte hartu du Maggio Musicale Fiorentino delakoan zenbait ekoizpen lirikotan, klasikoak zein gaur egungoak. Gaur egun PAP programan parte hartzen ari da Bilbon, eta ACT festival delakoan zenbait ekoizpenetan.