Lantegi honetan parte hartzen dutenek aukera izango dute serigrafia teknikaren jakintzan sakontzeko eta harekin esperimentatzeko; eta horrela, serigrafia erabiliz, edozein ideia oinarri hartuta -edozein forma artistiko duela ere-, arte proiektuak gauzatzeko bidea izango dute.
Lantegia bi fasetan banatuko da. Lehenengoan, serigrafiaren funtzionamendua eta oinarrizko prozedurak azalduko dira. Bigarren fasean, proposatutako proiektuak garatu eta gauzatzeko bideak bilatuko dituzte partehartzaileek; horretarako, Artelekuk dituen azpiegiturak erabili ahal izango dituzte eta Nerea Lópezen aholkularitza teknikoa izango dute.
Itxita
Gehitu iruzkina