Artista, Arte Ederretan doktoratua eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra da. En Ausencia del Dibujo liburua idatzi du eta bere lanak feminitatearen gainean, gure erlazioa naturarekin edo identitatearen inguruan hausnarketak egiten ditu, pintura, argazkia edo eskultura bezalako baliabide desberdinak bere gain hartuz eta garrantzi berezia emanez marrazkiaren erabilerei.