Izaki inkonformista batek filmatutako zinema librea ikusi nahi baduzu aukera bikaina da afrikarrek egindako hirugarren zinema estimatu eta bere identitatea ezagutzeko neokolonialismoaren ikuspuntua alde batera utzita. Touki Bouki, 1973, Djibril Diop Mambéty senegaldarraren filma. 86´-35mm.
Poesia errealetik kontatutako istorioa. Mory eta Anta bikote gazteak, beren herria utzi eta Parisera emigratu nahi dute. Argudio honen atzean Senegalek duela lau hamarkada sufritzen zituen baldintza politiko eta sozialak islatzen dira, gainerako kontinente afrikarrera estrapolagarriak. Bere kameraren samurtasuna, umorea, ironia, baina batez ere bere zinematik datorren egiak azalaren poroak zeharkatzen ditu eta zure bihotzean geratzen da betiko.
“ezin da harrapatu, haizea bezalakoa da,”
“haizea bezala, librea da”
“haizea bezala, iragaitza da”
Gehitu iruzkina