(Bilbo, 1972). Rock taldeetan hasi zen eta Arte Ederren ikasketak burutu zituen ikus-entzunezkoen alorrean. Zenbait urtez Zürich edo Bartzelona gisako hirietan bizi izan ostean, 1998an Bilbora itzuli zen eta arte jarduera irakaskuntzarekin uztartu zuen, bideo edizio eta posprodukzio irakaslea baita. Bere lanak hainbat galeria, arte museo, musika jaialdi, kontzertu areto edo/eta espazio autogestionatutan aurkeztu izan dira, hala nola, Bilboko Arte Eder Museoa; Leongo MUSAC; Bilboko Rekalde aretoa, Bordeleko Galerie du Triangle; Bartzelonako ADN Galeria; Madrilgo Sala Alcalá 31; Gasteizko Montehermoso; Iruñeko Moisés Pérez de Albeniz Galeria; Bilboko Musicaexmachina jaialdia; Tolosako Bonberenea; Bilboko Club Le larraskito edo Palma de Mallorcako La Fundación A.C.A.